Berriak
Atzealdea Udaleko osoko bilkurak onartu duen zibismoari buruzko ordenantza jendaurrean erakusgai dago
2024·06·21

Alegiako Udaleko osoko bilkurak maiatzaren 29ko ohiko saioan onartu zuen zibismoari buruzko ordenantza. Testuak bide publikoaren erabilera, garbiketa, eta herriko paisaiaren babesa arautzen ditu eta behin betiko onarpena eman aurretik jendaurrean erakusgai egongo da datozen asteetan. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den hasierako onarpenaren iragarkia lotura honetan kontsultatu daiteke.
Herritarrek udaletxean bertan edo azpiko loturan kontsultatu dezakete ordenantzaren testua eta 30 eguneko epea dute alegazio edo erreklamazioren bat aurkezteko. Ez bada halakorik aurkezten, epe hori igarota behin betiko onarpena emango zaio.