Berriak

Atzealdea Udaletxeko arkupetan pixa egitea debekatuta dagoela gogorarazi nahi da

Pasabidea eta herritar askok erabiltzen duten puntua izaki, errespetuz eta gizalegez jokatzeko eskatu nahi da

2025·04·10


Udaletxeko arkupetan hainbat pertsonek pixa egiten dutela somatu du Udalak. Jarrera hori onartezina da. Alde batetik, osasun eta higiene ikuspegitik, eremua zikintzen delako. Eta bestetik, ibai ondoko pasealeku alderako pasabidea delako eta haur asko ibiltzen delako eremu horretan jolasean.

Zentzu horretan, zibismoaren inguruko ordenantza bat indarrean dagoela gogorarazi nahi du Udalak eta espazio publikoan pixa egitea debekatuta dago. Aldi berean, taxi geralekua dagoen plazan, lurrazpiko pasabidearen ondoan, komun publikoak ere erabilgarri daude eta horrenbestean, berauek erabiltzeko eskaera egiten da.