Berriak

Atzealdea Udan haur saharar bat hartu nahi duten familiek martxoaren 27ra bitartean eman ahal izango dute izena

Interesatuentzat bilera bat egingo da martxoaren 18an, ostirala, 18:00etan Tolosako Kultur Etxean

2022·03·15


Bi urtez osasun egoeraren ondorioz bertan behera geratu ostean, Oporrak Bakean programa martxan da berriz ere. Udan haur sahararrak harreran hartzeko aukera ematen die programa honek familiei eta interesatuta daudenek martxoaren 27a baino lehen eman beharko dute izena. Oporrak Bakean programatik familiak behar direla adierazi dute eta helburua Tolosaldean 15 familia lortzea dela. 8 urteko neska mutilak etorriko dira gurera udan, errefuxiatuen kanpamentuetatik lehen aldiz irtengo direnak. Ekainaren amaieratik abuztuaren amaierara bitartean haur horietakoren bat harreran hartu nahiko luketenek, Oporrak Bakean programaren edo Tolosaldea Sahararekin elkartearen webguneetara jo dezakete edo 645 71 07 89 telefonora idatzi edo deitu daiteke. Martxoaren 18an, ostirala, ekimenaren inguruko informazioa emateko bilera bat egingo da Tolosako kultur etxean 18:00etan.

Bestetik Oporrak Bakean programaren berri ematen duen erakusketa bat egongo da ikusgai martxoaren 18tik 20ra Tolosako kultur etxean.