Berriak
Atzealdea Udan haur saharar bat hartu nahi duten familiek otsailaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena
2026·01·12

Abenduan zabaldu zuen Oporrak Bakean programak 2026ko udan bi hilabetez haur saharar bat etxean hartu nahi duten familientzako deialdia. Tolosaldean 15 familia lortzea da helburua eta zentzu horretan, otsailaren 15era bitartean zabalik egongo da izena emateko epea. Ekainaren amaieratik abuztuaren amaierara bitartean haur horietakoren bat harreran hartu nahiko lukeen norbaitek izena eman edo informazio gehiago nahiko balu, tolosaldeasahararekin@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake edo 696 014 786 telefonora deitu dezake.