Berriak
Atzealdea

UEMAK begiraleak eta sukaldariak behar ditu ‘Salto!’ udaleku ibiltarietarako

Interesatuek arnasguneak@uema.eus helbidera bidali behar dituzte kurrikulumak martxoaren 4a baino lehen

2022·02·02


Ekainaren 27tik uztailaren 3ra UEMAk antolaturiko ‘Salto!’ udaleku ibiltariak egingo dira. 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek hartuko dute parte udaleku horietan eta beraiekin lan egiteko begiraleak eta sukaldariak behar ditu UEMAK. Interesatuek arnasguneak@uema.eus helbidera bidali behar dute kurrikuluma martxoaren 4a baino lehen. Hauek dira baloratuko diren jakintzak:

-Begirale titulua izatea.

-EGA edo bere baliokidea izatea.

-Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.

-Lan eskarmentua antzeko lanetan.

-Euskararekiko sentsibilizazioa.

-Taldean lan egiteko erraztasuna.

Udalekuak bi abiapuntu izango ditu. Talde erdia Tolosatik abiatuko da eta beste erdia Etxarri Aranaztik. Bi adarrek Leitzan egingo dute bat eta bertan pasako dituzte azken lau egunak, denek elkarrekin.

Tolosatik abiatzen direnek etapa hauek izango dituzte:

-Ekainak 27: Tolosa-Akiza.

-Ekainak 28: Alkiza-Leaburu.

-Ekainak 29: Leburu-Berastegi.

-Ekainak 30: Berastegi-Leitza.

Leitzatik abiatuko direnek ibilbide hau osatuko dute:

-Ekainak 27: Etxarri Aranatz-Larraun.

-Ekainak 28: Larraun.

-Ekainak 29: Larraun-Basaburua.

-Ekainak 30: Basaburua-Leitza.

Bi taldeak elkarrekin egongo dira Leitzan ekainaren 27tik uztailaren 3ra.

Gaztetxoentzako izena emateko epea zabaltzen denean Udalak bere ohiko kanalen bidez emango du horri buruzko informazioa.