Berriak

Atzealdea UEMAk 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainaren bigarren zatia jarri du martxan abiarazi du

Beste herrialdeetatik gurera etorri eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren pertsonak izango dira protagonistak

2025·02·20


UEMAk ‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpaina aurkeztu berri du. Sustraiak beste herrialdeetan izan arren, gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskariz antolatu den kanpaina da. Izan ere, gainerako herritarrek, hasiera batean, euskara ukatzen dietela somatu dute eta joera hori aldatzea du jomuga. Beraiekin ere euskaraz egiteko eskatu nahi diete gainerako herritarrei.
UEMAko lehendakari Martin Aramendik zehaztu zuen kanpaina honen abiapuntuan Kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan egitasmoa dagoela. Kulturartekotasuna lantzeko egitasmoa Zaldibian abiarazi zuen UEMAk lehenik, HUHEZIrekin eta Zaldibiako hainbat eragilerekin batera. Aramendik gaineratu zuenez, "ikasleek hartu dute hitza kanpainan, baina helduek ere kontu bera esaten digute askotan: euskara ikasten egundoko ahalegina egin dutela, euskara ikasten ari direla edo euskara ikasi dutela, eta gero erdaraz hasten zaizkiela herritarrak. Beraz, kanpainaren irudietan ikasleak agertzen diren arren, helduei zuzendutako kanpaina ere bada. Euskara ikasi duten heldu askok ere eskatzen baitigute euskaraz egiteko mesedez. Hori nabarmendu nahi dugu kanpaina honekin, azalen koloreak kolore, euskaraz egiteko gogoa dutela eta horretarako aukera eman behar diegula herritar guztiei".
Alegiako Udalak bat egin du kanpaina honekin eta herritarrak ekimenarekin bat egitera animatu nahi ditu, lehen unetik harremanei euskaraz ekinez.