Berriak

Atzealdea UEMAk euskararen kale erabileraren neurketak egiteko behatzaileak behar ditu Alegian

Lan hori egiteko prest dauden herritar interesatuek udaletxera deitu dezakete

2026·07·24


Urteko plangintzan jaso zen moduan, 2026an udal guztietan kale erabilera neurketak egingo ditu UEMAk, Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean. Udalerrien egoera soziolinguistikoaren argazki eta bilakaera ahalik eta osoena izateko neurketa oso garrantzitsua da. 

UEMAk bolondresak behar ditu Alegian behatzaile modura neurketa horiek egiteko. Edonor izan daiteke behatzaile baina hasiera batean, gazteei zuzenduriko deialdia da. Ez da ordaindutako lana, baina EHUko ikasleen kasuan kredituak ematen zaizkie. Formakuntza emango die Soziolinguistika Klusterrak behatzaile horiei. Interesateuk udaletxera deitu dezakete.