Berriak

Atzealdea URA agentziak hasi ditu Oria ibai bazterra garbitzeko lanak

Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker epe luzerako egitasmo bat jarri da abian

2023·09·11


Alegiako Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak Oria ibai bazterrak garbitzeko hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horrek biltzen dituen puntu guztiak gauzatuta ikusteko denbora dezente igaroko da baina lehen urratsak ematen hasi dira. Gaur goizean ekin zaie ibai bazterra garbitzeko lanei eta datozen egunetan jarraipena izango dute.