Berriak
Atzealdea Urra-Izeta IV bikoteak irabazi zuen harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria
2023·10·23
Larunbatean jokatu zen harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria. Gizonezkoen hiru bikote aritu ziren lehian eta saioan zehar Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harrijasotzaileen erakustaldia ere izan zen. Lau harri ezberdinekin aritu ziren lanean Txintxarri sariko parte hartzaileak eta ariketa guztiak egin ostean, Urrak eta Izeta IV.ak 23875 kilo altxa zituzten. Bigarren geratu ziren Azpiazuk eta Lartainek 22762,5 kilo jaso zituzten, 1112,5 kilo gutxiago. Telleria IV eta Garmendia izan ziren hirugarrenak. 22387,5 kilo altxa zituzten, Urrak eta Izeta IV.ak baino 1487,5 kilo gutxiago.
Ikusle mordoa elkartu zen Alegiako plazan eta bertaratu zirenek herri kirol saio eder bat ikusteko aukera izan zuten. Udalak eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileei eta txapelketa egin ahal izatea ahalbidetu duten babesleei.
Argazkia: ataria.eus