Berriak

Atzealdea Urriaren 11n XVII. Txintxarri Saria jokatuko da

17:00etan hasiko da plazan eta hiru bikote ariko dira lehian lau harri ezberdinekin

2025·10·02


Urriaren 11n, larunbata, harri jasotzaileen XVII. Txintxarri Saria jokatuko da 17:00etatik aurrera plazan. Hiru bikote ariko dira lehian. Urra eta Aimar Galarraga batetik, Azpiazu eta Gari Garmendia bestetik eta Telleriak eta Xabat Olaizolak osatuko dute hirugarrena. Lau harri ezberdinekin ariko dira eta ondokoa izango da egin beharreko lana:

-125 kiloko zilindro zaharra: 25 jasoaldi (banaka).

-125 kiloko errektangularra: 30 jasoaldi (banaka).

-125 kiloko kubikoa: 35 jasoaldi (txanda librean).

-125 kiloko bola: 35 jasoaldi (txanda librean).

Jasoaldi horiek guztiak denbora gutxienean egiten dituen bikoteak irabaziko du.

‘Estefi’ren erakustaldia

Jaialdi berean Estefania Etxebeste ‘Estefi’ harri jasotzaile nafarraren erakustaldia ere izango da. 2 minutuko saioa egingo du harri errektangularrarekin, beste 2 minutukoa koparekin eta koparekin agurtuko da.