Berriak
Atzealdea Urriaren 14an eta 15ean egingo dira behin behineko osasun zentroa Erbeta parkean ezartzeko lanak
2025·10·09

Alegiako osasun zentroa eraberritzeko lanak hastear dira. Zentzu horretan, egungo osasun zentroa eraberritzeko lanek irauten duten bitartean, zerbitzua Erbeta parkean ezarriko diren modulu batzuetan eskainiko da. Bada, modulu horien muntaia lanak urriaren 14an hasiko dira, asteartearekin.
Hori dela eta, parkearen alboan geratzen diren aparkalekuek libre egon beharko dute urriaren 14an goizeko 7:00etarako. Izan ere, eremu horretan garabi bat muntatuko da eta kamioiak ibiliko dira zamalanetan urriaren 14an eta 15ean. Bi egun horietan eremu horretan ezingo da aparkatu baina behin lanak amaitutakoan, berriz ere erabilgarri egongo da.
Aldi berean, San Juan kalean Tontokaletik kalebehera alderako garajeetako erabiltzaileek Tontokaleko pibotetik atera eta sartu beharko dute bi egun horietan, Erbeta parkeko sarbidea itxita egongo delako.