Berriak
Atzealdea Urriaren 16an jokatuko da harrijasotzaileen XV. Txintxarri saria
18:00etatik aurrera hiru bikote lehiatuko dira plazan uztailean beroak bertan behera utzitako txapelketa jokatzeko
2022·10·04
Uztailean beroaren eraginez bertan behera geratu ostean, urriaren 16an, igandea, jokatuko da harrijasotzaileen XV. Txintxarri Saria. 18:00etatik aurrera hiru bikotea ariko dira lehian herriko plazan: Aimar Irigoien eta Paulo Azpiazu batetik, Jokin Eizmendi eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV bestetik eta Jon Unanue Goenatxo III eta Mikel Lopategi Urra azkenik. Jaialdi berean Udane Ostolaza eta Aroa Santxez harijasotzaileen erakustaldia ere izango da.