Berriak

Atzealdea Urriaren 1ean Durangon egingo den Euskadiko Nagusien I. Topaketarako autobusa aterako da Alegiatik

Interesatuek kultur etxera joanda edo deituta eman beharko dute izena eta azken eguna irailaren 28a izango da

2023·09·25


Urriaren 1ean, igandea, Euskadiko Nagusien I. Topaketa egingo da Durangon. Adineko pertsonei zuzenduriko ekimena da eta Alegiatik bertara joan nahi dutenentzat autobusa antolatuko da. Doakoa izango da autobusa eta 9:45ean abiatuko da osasun etxearen pareko autobus geltokitik abiatuko da. Itzulera 15:45 alderako aurreikusten da.

Durangon 11:00etan hasiko dira ekitaldiak eta egitaraua 13:30ean amaituko da. Dantzariak, musika eta gai ezberdinen inguruko hitzaldi laburrak izango dira eta amaieran mokadutxo bat banatuko zaie parte hartzaileei.

Interesatuek kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta eman behar dute izena eta azken eguna irailaren 28a, osteguna, izango da. Udaletik adineko herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi dira.