Berriak

Atzealdea Urriaren 1ean odola emateko aukera izango da

Kultur etxean izango da 16;30etik 20:10era eta elkartetik odola ematera joateko deia egiten da, beharra dagoelako

2021·09·27


Gipuzkoako odol emaileen elkartearen eskutik, urriaren 1ean odola emateko aukera izango da Alegiako kultur etxean. Urtean zehar hainbat bisita egiten ditu elkarte horrek Alegiara eta badira hitzordurik galtzen ez duten herritarrak. Oraingo honetan 16:30etik 20:10era eman ahal izango da odola. Hori bai, odola eman nahi dutenek, egunean bertan goizez hitzordua hartu beharko dute 943 00 78 85 telefonora deituta.

Elkartetik deia luzatu dute odol beharra dagoela iragarriz. Pandemia garaian jaitsi egin da emandako odol kopurua baina beharrak hortxe jarraitzen du. Beraz, orain arte eman ez duten herritarrak odola ematera animatu nahi dira eta horrekin batera, hitzordu horretara joan ezin dutenei, beste edozein egunetan odol emaileen elkarteak Donostian duen egoitzan odola emateko aukera badela gogorarazten zaie.