Berriak
Atzealdea Urriaren 1etik aurrera gimnasioko atea 21:00etan itxiko da txartela duten erabiltzaileentzat ere
Horrenbestean, goizeko 8:00etatik gaueko 21:00etara erabili ahal izango da, astelehenetik igandera
2019·09·25
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean dagoen gimnasioaren ordutegiak aldaketa txiki bat izango du. Orain arte, txartela zuten erabiltzaileek astelehenetik igandera 8:00etatik 22:00etara erabili zezaketen gimnasioa. Bada, orain 21:00etan itxiko da, kultur etxeko itxiera ordutegiarekin batera. Aldaketa hau urriaren 1ean sartuko da indarrean.