Berriak
Atzealdea Urriaren 20an Dantzari Eguna ospatuko du Sutarrik
2024·10·11
Sutarri Dantza Taldeak bere 25. urtemugako azken ekitaldia egingo du datorren urriaren 20an, igandea. Dantzari Eguna ospatuko da Alegian eta Sutarrikoekin batera, Altzo, Amezketa, Berastegi, Leitza, Lizartza, Segura eta Billabonako dantzariek hartuko dute parte. 200 bat dantzari biltzea espero da eta goiz-eguerdi partean egingo dira eguneko ekintzak. 11:30ean dantzariek kalejira egingo dute herri osoan barrena eskolatik abiatuta eta 12:45ean emanaldi bat eskainiko dute plazan. Sutarri dantza taldeak herritarrak dantzarien jardunaz gozatzera gonbidatu nahi ditu.