Berriak

Urriaren 20an Murumendira mendi irteera egingo du Alegiako Mendi Asanbladak

Mandubiraino kotxeetan joango dira eta eguerdirako etxean izatea aurreikusten du antolakuntzak

2019·10·11


Alegiako Mendi Asanbladak ikasturte berriko lehen irteera egingo du urriaren 20an, igandea. Goizeko 9:00etan Alegiatik kotxez Mandubiraino joango dira eta bertatik Murumendiko tontorrerako joan-etorria egingo dute. Goiza pasa ostean, eguerdirako etxean izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Mendi asanbladatik, herritarrak irteera honetan parte hartzera animatu nahi dituzte.