Berriak
Atzealdea Urriaren 20an Tuteran egingo den Nafarroa Oinez festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik
Alegiatik 8:35ean abiatuko da eta itzulerakoa 19:00etan aterako da Tuteratik
2019·10·14
Igandean, urriak 20, Nafarroa Oinez jaia ospatuko da Tuteran eta bertara joateko autobusa antolatu Galtzaundi elkarteak. Alegiatik igande goizeko 8:35ean aterako da autobusa Bideberrietako geralekutik eta itzulerakoa berriz 19:00etan aterako da Tuteratik. Ataria edo Galtzaundiko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 12. Izena emateko azken eguna urriaren 17a, osteguna, izango da eta interesatuek kultur etxean eman dezakete izena.