Berriak

Atzealdea Urriaren 21ean harrijasotzaileen XVI. Txintxarri Saria jokatuko da Alegian

17:30ean hasiko da plazan, hiru bikote ariko dira lehian eta emakumezkoek erakustaldi bat egingo dute

2023·10·10


Herri kirolaren munduan bere lekua egiten ari den txapelketa da Alegian jokatzen den harrijasotzaileen Txintxarri Saria. Iaz festetan egitekoa zen baina eguraldi beroak atzerarazi egin zuen. Urrian egin zen eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere formula hori errepikatzea erabaki du antolakuntzak. Urriaren 21ean, larunbata, jokatuko da 17:30etik aurrera Alegiako plazan eta gizonezkoen hiru bikotek hartuko dute parte: Urra eta Izeta IV batetik, Azpiazu eta Lartain bestetik eta azkenik Telleria IV eta Gari Garmendia.

Euskadiko txapelketako lau harri motarekin jokatuko da saria:

-125 kiloko errektangularra.

-125 kiloko kopa.

-112,5 kiloko kubikoa.

-100 kiloko bola.

Jaialdiaren hasieran, amaieran eta ariketen artean tartekatuta, emakumezkoak ere ariko dira plazan. Ainitze Zumeta eta Maddi Gesalaga harrijasotzaileen lana ikusteko aukera izango da.