Berriak

Atzealdea Urriaren 22an Dupla taldearen kontzertua izango da plazan

Sarrera doakoa izango da eta eguraldi txarra egiten badu zinera lekualdatuko da

2021·10·14


Osasun larrialdi egoera atzean utzita, aspaldiko partez Alegiako plazan kontzertu bat ikusteko aukera izango da urriaren 22an, ostirala. Dupla taldea ariko da 22:00etatik aurrera. Bikote aguraindarrak gaur egun musika urbanoa bezala ezagutzen den estiloa jorratzen du eta eszenaratze interesgarri bat proposatzen dute. Hainbat abesti argitaratuak dituzte eta datozen asteetan ikusiko du argia beraien estudioko lehen lan luzeak. Kontzertu horretarako sarrera doakoa izango da eta eguraldi txarra egingo balu, zinera lekualdatuko litzateke.