Berriak
Atzealdea Urriaren 22ko 19:00etatik urriaren 23ko 03:00etara Alegiako saihesbidea guztiz itxita egongo da
2024·10·16

Urriaren 22an, asteartea, Alegiako saihesbidea (GI-2133 errepidea) guztiz itxiko da hainbat orduz. Elorri futbol zelaiko harmailen egiturak instalatzeko lanak egin behar dituzte eta lanen arduradunen aurreikuspenen arabera, zortzi orduz egongo da errepidea itxita. Horrenbestean, urriaren 23ko goizaldeko 03:00etan zabalik geratuko da errepidea.
Gauzak horrela, ordu tarte horretan saihesbidea erabili beharko luketen erabiltzaileei mozketa hori kontuan izateko eskatzen zaie. Ahal den neurrian, beharrezkoak ez diren joan-etorriak ekiditea eskatzen da eta ezinbestean bertatik pasa behar dutenek, Alegia barrutik igaro beharko dute. Lanek irauten duten bitartean, seinaleei eta trafikoa bideratzen egongo diren langileek emandako gomendioak jarraitzea eskatzen da. Hauek izango dira bide alternatiboak:
-Amezketa edo Altzotik Errota auzora datozenek: Errota auzoan Fabrensa industriagunera, Larraitz auzotik pasa eta Tontokale gaineko bidegurutzean GI-2131 errepidea hartu ahal izango dute Tolosa edo Ikaztegieta aldera.
-Tolosa aldetik datozenek: GI-2131 errepidean saihesbiderako sarbidea utzi eta Alegia herriguneraino iritsi beharko dute. Tontokale gaineko bidegurutzean Larraitz auzo aldera hartu eta Fabrensa igarota, Errotatik, Amezketa edo Altzora joan ahal izango dute.
Udalak barkamena eskatu nahi du lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Lanak aurreikusitako ordua baino lehen amaitzen badira, errepidea zabaldu egingo da bestelako abisurik eman gabe.