Berriak
Atzealdea Urriaren 26an Anormalan Eune ospatuko da
2024·10·22
Iazko lehen ekitaldiak izandako arrakasta ikusita, Anormalan Euneren antolatzaileek bigarren urtez festa antolatzea erabaki dute. Urriaren 26an, larunbata, izango da eta iaz bezala, egun osorako egitaraua antolatu da. Azpian duzue eguneko egitaraua:
9:00. Trikidiana Eider eta Maiderrekin.
11:30. Bizikleta Martxaren irteera Marotiasenetik (Basabenea).
12:30. Bizikleta Martxari ongi etorria erraldoiekin, trikitilariekin eta Zaztarrerekin.
Ondoren zinta karrera, ginkana, argazki zahar eta bizikleta klasikoen erakusketa Alegiako argazki zaleen panoramikatik.
14:30ak aldera bazkaria.
17:00. Zirko tailerra xaboi ponpa eta puxikarekin.
19:00. Erromeria Garik eta Iñakik alaiturik.
Ondoren Oriako Alaitasuna Jai Sistem Kolektibe.