Berriak
Atzealdea Urriaren 26an eskainiko du ETB1ek Alegian jokaturiko harri jasotzaileen Txintxarri saria
Emanaldia 15:30ean hasiko da eta urriaren 11ko jaialdia osorik ikusi ahal izango da
2025·10·23

Urriaren 11n jokatu zen Alegian harri jasotzaileen Txintxarri saria. Gizonezkoen hiru bikote aritu ziren lehian eta horrez gain, Estefania Etxebesteren erakustaldia ere izan zen. Emanaldi hori Euskal Telebistak grabatu zuen eta igande honetan, urriak 26, 15:30etik aurrera ikusi ahal izango da ETB1 katean.
Argazkia: ataria.eus