Berriak

Atzealdea Urriaren 26an odola emateko aukera izango da kultur etxean 18:30etik 20:30era

Dagoen odol beharra kontuan izanda, herritarrak odola ematera animatu nahi dira

2018·10·23


Datorren urriaren 26an, ostirala, odola emateko aukera izango da Alegian. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak urtean zehar hainbat bisita egiten ditu Alegiara herritarrek odola emateko aukera izan dezaten eta hilaren 26an aukera berri bat izango da. 18:30etik 20:30era bitartean egongo da aukera kultur etxean eta dagoen odol beharra ikusita, herritarrak odola ematera animatu nahi dira.