Berriak
Atzealdea Urriaren 27an ‘Sex sua’ ikuskizuna eskainiko du Andoni Mutiloak 22:00etan zinean
2023·10·09
Udazkeneko kultur egitarauaren baitan, urriaren 27an, ostirala. Andoni Mutiloak ‘Sex sua’ izeneko ikuskizuna eskainiko du zinean 22:00etatik aurrera. Obra honetako protagonista nagusia Hiruki da. Hirukik ez du genero zehatzik. Ez du horren beharrik. Etiketa guztiak gainditzen ditu. Ikuskizuneko gidaria da. Ligatzeko aplikazioen erabileraren ondorioz gure ohiturak nola aldatzen ari diren azalduko du hasieran eta hortik abiatuta, Hirukik zenbait kontzepturi buruzko azalpenak emango ditu: desira, zer da sexya izatea, gure beharrak vs. gure jokaera…
Obraren amaieran, ordea, Imanol agertuko da eta bere esperientzia pertsonalean oinarrituko da ikuskizunaren bukaerako hausnarketa egiteko.
Emanaldi horretarako sarrerak urriaren 18an, asteazkena, jarriko dira salgai kultur etxean 6 euroko prezioan.