Berriak

Urriaren 28an egingo da Alegiako I. Argazki Rallyko sari banaketa Elizpe zinean

Bilduma, argazki eta alegiarren argazkirik onena sarituko dira 20:00etan hasiko den ekitaldian

2016·10·19


Irailaren 25ean egin zen Alegiako Argazki Rallyaren lehen ekitaldia. Alegiako Argazkizaleen Taldeak lehen aldiz antolatu zuen mota horretako ekintza bat eta bi maila ezberdindu ziren. Gazte mailan sei izan ziren parte hartzaileak eta zortzi helduen mailan. Epaimahaiak aztertu ditu parte hartzaileek aurkeztu zitzaizkien gaien inguruan ateratako argazkiak eta sari banaketa datorren urriaren 28an, ostirala, egingo da 20:00etatik aurrera Elizpe zinean. Bertan maila bakoitzeko argazki onena, bilduma onena eta alegiar batek egindako argazkirik onena sarituko dira. Lehiaketako oinarrietan zehazten zen moduan, saridunak edo beraien ordezkariren bat ekitaldian izatea “ezinbestekoa” dela adierazi dute antolakuntzatik.