Berriak

Atzealdea Urriaren 28an gabonetako ekintzak antolatzeko bilera irekia egingo da

17:30ean izango da kultur etxean eta proposamenak dituzten herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie

2024·10·23


Urte amaierara hurbiltzen ari garen honetan, gabonak ere gero eta gertuago ditugu. Alegiako Kultura batzordea hasia da urte garai horretarako ekintza ezberdinak antolatzen eta herritarren ekarpenak ere jaso nahi dituzte. Horretarako, gabonetako ekintzak antolatzeko bilera ireki bat egingo da urriaren 28an, astelehena, 17:30ean kultur etxean. Egitarau horretarako proposamenak dituzten herritarrei bertaratzeko deia egiten zaie. Beti esaten den moduan, orduan eta proposamen gehiago, egitarau anitzagoa eta aberatsagoa antolatu ahal izango da.