Berriak

Atzealdea Urriaren 29an eta 30ean hitzaldi bat eta pelikula bat eskainiko dira Txintxarriak Martxanek antolatuta

Hilaren 29an Alzheimerrari buruzko hitzaldi bat eskainiko da 17:00etan kultur etxean eta 30ean ‘¿Y tú quién eres?’ pelikula 17:30ean zinean

2024·10·24


Urriaren 29an eta 30ean adineko herritarrei zuzenduriko bi ekitaldi izango dira Txintxarriak Martxan ekimenaren eskutik. Urriaren 29an, asteartea, Buru Bihotzez elkartearekin elkarlanean, Alzheimerrari buruzko hitzaldi bat eskainiko da 17:00etan kultur etxean. Buru Bihotzez elkarteko Axun Esnaola eta zaintzaile profesionala den Trini Palau izango dira hizlariak.

Bestetik, urriaren 30ean, asteazkena, ‘¿Y tú quién eres?’ pelikula eskainiko da 17:30ean zinean. Antonio Merceroren film honek alzheimerraren gaia lantzen du. Udalak, adineko herritarrak ekintza hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.