Berriak

Atzealdea Urriaren 31n eskulan tailer bat egingo da Gau Beltzaren bueltan HH2 eta HH5 bitarteko haurrentzat

Izena emateko epea urriaren 25era bitartean egongo da zabalik eta formulario bidez edo kultur etxean eman ahal izango da

2024·10·21


Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da Alegian. Egunean bertan HH2 eta HH5 bitarteko haurrentzat eskulan tailer bat egingo da eta bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea. Azpiko botoiko formulario bidez edo kultur etxean eman ahal izango da izena eta azken eguna urriaren 25a, ostirala, izango da. Tailerrean parte hartzen duen haur bakoitzak heldu baten zaintzapean egon beharko du tailerrak irauten duen bitartean eta hori kontuan izatea eskatzen da.