Berriak

Atzealdea Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da

Arratsaldean eskulan tailerrak eta mozorro prestaketa egingo dira, arimen ibilbidea eta 0,0 zahagiardoarekin amaitzeko

2024·10·25


Urriaren 31n, osteguna, Gau Beltza ospatuko da Alegian. Gaztelekuak egitarau berezia antolatu du eta 17:00etatik 18:30era HH2 eta HH5 bitarteko haurrentzat eskulan tailerrak egingo dira. Tailer horietan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna. Lotura honetan edo kultur etxean eman daiteke. Parte hartzen duten haurrek heldu batekin egon beharko dute une oro.

19:00etan LHko haurrek mozorroak prestatuko dituzte eta 19:30etik aurrera Arimen Ibilbidea egingo dute herrian zehar. Eguna borobiltzeko, 0,0 zahagiardoa egingo da plazan.