Berriak

Atzealdea Urriaren 5ean Elgoibarren egingo den Kilometroak festara joateko autobusa antolatu du Galtzaundik

9:05ean abiatuko da Bideberrietako autobus geralekutik eta kultur etxean eman behar da izena

2025·09·25


Galtzaundi Euskara Taldeak autobusa antolatu du urriaren 5ean Elgoibarren egingo den Kilometroak festara joateko. 9:05ean abiatuko da Alegiatik autobusa, Bideberrietako Tolosa alderako autobus geralekutik eta itzulerakoa 19:00etan aterako da Elgoibartik. Interesatuek kultur etxean eman dezakete izena. Atariakide edo Galtzaundiko bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta gainotzekoek 14.