Berriak
Atzealdea Urriaren 6an Zarautzen egingo den Kilometroak jaira joateko autobusa antolatu du Galtzaundik
2019·09·26
Igandean, urriak 6, Kilometroak jaia ospatuko da Zarautzen. Formatu honetako jaia azken aldiz izango duen festara joateko autobusa antolatu Galtzaundi elkarteak. Alegiatik igande goizeko 9:35ean aterako da autobusa Bideberrietako geralekutik eta itzulerakoa berriz 19:30ean aterako da Zarauztik. Ataria edo Galtzaundiko bazkideek 7 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 9. Izena emateko azken eguna urriaren 3a, osteguna, izango da eta interesatuek kultur etxean eman dezakete izena.