Berriak

Atzealdea Urriaren 7ko iluntzetik urriaren 9ko iluntzera Alegiatik Irun alderako N-Ierako sarbidea itxita egongo da

Norantza hori hartu nahi dutenek Ikaztegietako sarbidea erabili beharko dute bide lanak direla eta

2022·10·05


Urriaren 7ko, ostirala, 21:00etatik urriaren 9ko, igandea, 20:00ak arte Alegiatik Irun alderako N-I errepideko sarbidea itxita egongo da errepidean egin beharreko lanak direla eta. Horrenbestean, asteburuan Irun alderako norantza erabili nahi dutenek, Ikaztegietako sarbidean hartu beharko dute N-I errepidea eta bypass baten bidez, Gasteiz alderako bi erreiak erabiliko dira bi norantzak bideratzeko Tolosara bitartean. Hori dela eta, Irungo noranzkoan dagoen Tolosako lehen irteera, Benta Haundikoa, ezingo da erabili bypassa aurrerago amaitzen delako.