Berriak
Atzealdea Urriaren 7tik aurrera Erbeta pilotalekua ez da erabilgarri egongo behin behineko osasun zentroa muntatzeko lanengatik
Urriaren erdian ezarriko diren moduluak kokatu ahal izateko azpiegitura prestatzen hasiko dira datozen egunetan
2025·10·03

Alegiako osasun zentroa eraberritzeko lanek zuzenean eragingo diote Erbeta parkeari eta pilotalekuari. Urriaren 7tik aurrera pilotalekua ez da erabilgarri egongo. Izan ere, urriaren erdian behin behineko osasun zentroa muntatu behar dute Erbeta parkean eta datozen egunetan, lan horiek gauzatu ahal izateko azpiegitura prestatzen hasi behar dute.