Berriak

Atzealdea Urriaren 9an ‘Ilargira joateko prest?’ ipuin kontaketa izango da 16:15ean liburutegian

Ana Galarraga ariko da kontalari eta abentura zientifikoak eta esperimentu ezberdinak egingo dira

2024·10·03


Urriaren 9an, asteazkena, ‘Ilargira joateko prest?’ ipuin kontaketa izango da liburutegian 16:15etik aurrera. 4-8 urte bitarteko haurrentzat izango da eta 45 minutuko iraupena izango du. Abentura zientifikoak eta esperimentu dibertigarri eta jakingarriak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren gaztetxoek. Etxeko material arruntekin eta arriskurik gabe egiteko moduko esperimentuak izango dira, dentsitateaz, grabitateaz, elektrizitateaz eta kimikaz, besteren artean.