Berriak
2019·09·19
Udako oporrak igarota eta ikasturtea abian den honetan, Alegiako Udaleko Gazteria sailak kudeatzen dituen ludoteka eta gazteleku zerbitzuak martxan izango dira urriko bigarren astetik aurrera. Ludoteka 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta gaztelekua 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat da. Ludotekan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Irailaren 20tik 27ra bitartean, biak barne, egongo da izena emateko epe hori zabalik eta interesatuek kultur etxera joan beharko dute, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Aurten plaza mugatuak izango dira. Horrenbestean, izena ematen dutenei telefonoz jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez, irailaren 30etik aurrera.
Behin izena emateko epea itxita, zerbitzuko arduradunek ordutegiak antolatuko dituzte izena eman duen jende kopuruaren arabera. Ikasturte honetako berrikuntza modura, larunbat arratsaldetan ez da zerbitzurik eskainiko baina trukean, astean zeharreko ordutegia zabalduko da. Gogoan izan ludoteka eta gaztelekua doako zerbitzuak direla.
Gauzak horrela, interesa duen ororentzat informazio bilera ireki bat egingo da urriaren 24an, asteartea, 17:30ean ludotekan bertan. Zerbitzuari buruzko informazio xeheagoa eta zalantzak argitzeko aukera izango da bertan.