Berriak
Atzealdea Urritik aurrera yoga egiteko aukera eskainiko da astearteetan kultur etxean
10:00etatik 11:30era izango dira saioak, hilean 45 euroko kostua izango du eta izena emateko azken eguna urriaren 6a izango da
2024·09·24
Urritik aurrera yoga egiteko aukera eskainiko zaie hala nahi duten herritarrei. Saioak astearteetan izango dira 10:00etatik 11:30era kultur etxean eta urriaren 8an hasiko dira. Ikastaroak hilean 45 euroko kostua izango du eta martxan jarri ahal izateko ezinbestekoa izango da gutxieneko taldetxo bat osatzea. Azpiko botoian sakatuta eman daiteke izena eta azken eguna urriaren 6a izango da.