Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 17an hasiko da inauteriak bitarteko neguko kultur egitaraua
2025·01·10
Alegiako Kultura batzordeak prest du datorren astean hasi eta inauterietara bitartean luzatuko den kultur egitaraua. Ohiko moduan, ahalik eta eskaintzarik zabalena osatzen ahalegindu dira batzordeko kideak eta martxoaren 2ra bitartean hamaika ekitaldi izango dira guztira.
Erakustaldiak, kontzertuak, tailerrak, dokumentalak, hitzaldiak... Denetik biltzen duen eskaintza ondu da eta Udalak ekintza bakoitza hurbildu ahala, berauei buruzko xehetasunak helaraziko dizkie herritarrei ohiko kanalen bidez.
Azpian duzue egitaraua aletuta.
Urtarrilak 17, ostirala
Highline erakustaldia.
16:30ean Eliza aurreko plazan.
‘Peligro. No asomarse’ dokumentalaren proiekzioa.
19:00etan zinean.
Urtarrilak 20, astelehena
Liburutegia Topagune: Natura eta munduko instrumentuen tailerra.
17:30ean liburutegian.
Urtarrilak 27, astelehena
Sukaldaritza tailerra. Lehen saioa.
18:30ean Intxurre elkartean.
Otsailak 3-14
Interesgunea liburutegian: Emakume zientzialariak.
Otsailak 4, asteartea
Herritar talde bat Santa eskean aterako da Txintxarri abesbatza kultur elkartearen ekimenez.
Arratsaldean kaleetan.
Otsailak 7, ostirala
‘Postal Kolekzionistak’ taldearen kontzertua.
22:00etan zinean.
Otsailak 14, ostirala
Liburutegia Topagune: Inauteriak eta Musika Sorgina txirulinarekin.
17:30ean liburutegian.
Otsailak 19, asteazkena
‘Bularretik ehundutako aitortzak’ dokumentalaren proiekzioa. Zuzendaria eta protagonistak bertan egongo dira.
18:30ean zinean.
Otsailak 21, ostirala
Mukwano Lagun proiektuaren inguruko hitzaldia.
19:00etan kultur etxean.
Otsailak 24, astelehena
Sukaldaritza tailerra. Bigarren saioa.
18:30ean Txintxarri elkartean.
Martxoak 2, igandea
Inauteritako zahagiardoa.
20:00etan plazan.