Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 17an highline erakustaldi bat eta ‘Peligro. No asomarse’ dokumentala eskainiko dira
2025·01·10
Neguko kultur egitarauaren barruan, urtarrilaren 17an highline erakustaldi bat eta ‘Peligro. No asomarse’ dokumentalaren proiekzioa izango dira Alegian. Highline erakustaldia 16:30ean izango da eliza aurreko plazan eta 19:00etan ‘Peligro. No asomarse’ dokumentala eskainiko da zinean.
Daniel Cascalesek zuzenduriko lana da Nerbioiko ur jauzian kokatzen da. Nerbioiko ur jauzia, 200 metro baino gehiagoko altuera duena, Iberiar penintsulako handiena da. Arroila izugarri bat, Nerbioi ibaiaren sorburutik urrats batera. Oso motibatuta dagoen highliner talde batek baimen baliotsu bat lortu du arroila alde batetik bestera lerro batekin lotzeko. 50 eta 300 metro arteko zintetan ibiltzera ohituta, lehen aldia dute ia kilometro bateko luzeran. Lagun giroa eta lan gogorra islatzen dituen istorio bat. Eta talde sendoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko highline komunitateko kidez osatua. Dokumental honek abenduan egin zen BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian parte hartu zuen.