Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 18an egingo da Alegiako II. Argazki Rallyko sari banaketa ekitaldia
2018·01·15
Abenduaren 3an egin zen Alegiako II. Argazki Rallyko sari banaketa datorren ostegunean, urtarrilak 18, egingo da. 19:00etan Elizpe zinean hasiko den ekitaldian ezagutuko dira maila ezberdinetako irabazleen izenak eta dagozkien sariak jasoko dituzte. Gogoan izan, hiru maila ezberdinetan lehiatu zirela parte hartzaileak. Lehen Hezkuntzako ikasleak, DBHkoak eta 16 urtetik gorakoak. Maila bakoitzean argazki eta bilduma onenak sarituko dira eta parte hartzaile guztien artean beste sari bat banatuko da. Rallyan parte hartu zutenei sari banaketa ekitaldira joateko eskatzen zaie antolakuntzatik.