Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 18tik martxoaren 31ra luzatuko da Neguko Kultur Egitaraua
2023·01·13
Gabonak igarota, negurako prestatu duen kultur egitaraua aurkeztu berri du Alegiako Kultura batzordeak. Urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 31ra bitartean luzatuko da eta adin guztietako herritarrei zuzenduriko hamabi ekitaldi bilduko ditu. Ipuin kontaketak, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, bakarrizketak…
Alegiako Udalak herritarrak ekintza horietan parte hartzera animatu nahi ditu eta ekintza bakoitzaren inguruko informazio zehatza bere ohiko kanalen bidez zabalduko du, ekintzaren data hurbildu ahala.
Azpian duzue egitarau osoa aletuta eta lotura honetan ere kontsultatu daiteke:
Urtarrilak 18, asteazkena
Ipuin kontaketa: Alabazan taldea.
17:00etan liburutegian.
Urtarrilak 27, ostirala
‘Aho bete hortz’ ikuskizuna. Ekain pailazoa.
17:00etan zinean.
Sarrerak kultur etxean salgai urtarrilaren 23tik aurrera.
Urtarrilak 30 - Otsailak 9
Erakusketa: ‘Ukitzeko artea’.
Kultur etxeko areto nagusian.
Otsailak 4, larunbata
Kantu eske herrikoia Agate Deunaren bezperan. Herriko bertsolariekin eta trikitilariekin. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta.
Otsailak 10, ostirala
Antzerkia: ‘Lehendakari Gaia’.
22:00etan Kultur etxean.
Sarrerak kultur etxean salgai otsailaren 6tik aurrera.
Otsailak 28, asteartea
Ahoz-aho jaialdia: Zoa Meza eta Maite Franco.
Umeentzako ikuskizuna: ‘Erdialdeko Amerikako istorioak’.
17:00etan liburutegian.
Martxoak 1, asteazkena
Hitzaldia: ‘Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak…. Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu’.
Rakel Gamitoren eskutik.
18:00etan kultur etxean.
Martxoak 8, asteazkena
Emakumeen Nazioarteko Eguna.
Martxoak 14, asteartea
Ahoz-aho jaialdia: Martha Escudero eta Marta Alzate.
Umeentzako ikuskizuna: ‘Mexikoko istorioak’.
17:00etan liburutegian.
Martxoak 23, osteguna
Irakurle taldea: ’Bar Gloria’. Nerea Ibarzabal Salegi.
18:00etan liburutegian.
Martxoak 24, ostirala
Bakarrizketa: ‘Magma mia!’.
Beatriz Egizabalen eskutik.
22:00etan zinean.
Sarrerak kultur etxean salgai martxoaren 20tik aurrera.
Martxoak 31, ostirala
Sutarri dantza taldearen emanaldia
22:00etan zinean.