Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 20an natura eta munduko instrumentuen inguruko tailer bat egingo da 17:30ean liburutegian
2025·01·10
Neguko kultur egitarauaren barruan, Liburutegia Topagune izeneko ziklo bat egingo da datozen asteetan. Ekintza mota ezberdinak egingo dira eta horietako lehenak natura eta musika uztartuko ditu. Iban Nikolai musikariak harreman estua du munduko musika instrumentu ezberdinekin eta urtarrilaren 20an, astelehena, 17:30etik aurrera horiek ezagutzeko eta naturarekin duten harremanaren ingurukoak ikasteko aukera eskainiko du liburutegian.
Tailer hau 5 urtetik gorako haurrei zuzendua da eta interesatuek aurrez eman behar dute izena. Liburutegira joanda edo liburutegia@alegia.eus helbidera idatzita eman daiteke izena.