Berriak

Atzealdea Urtarrilaren 22an Onintza Enbeitaren ‘Bizitza baten txatalak’ liburu aurkezpena egingo da kultur etxean Mendi Asanbladaren eskutik

18:00etan hasiko da eta bertsolari bizkaitarrak Feli Madariagaren bizipenetan oinarrituta egin duen lanaren nondik norakoak aletuko ditu

2026·01·13


Urtarrilaren 22an, osteguna, Onintza Enbeitaren ‘Bizitza baten txatalak’ liburuaren aurkezpena izango da kultur etxean. Alegiako Mendi Asanbladak antolatu duen ekintza da eta 18:00etatik aurrera, Onintza Enbeita bertsolari, idazle eta baserritarrak Feli Madariagaren bizipenetan oinarrituta egin duen liburua aurkeztuko du. Baserriko bizimodua erromantizismorik gabe eta emakumeen ahotik kontatzen duen liburua da Enbeitarena.