Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 22an Zaintza Planaren jendaurreko aurkezpena egingo da 16:30ean kultur etxean
2026·01·16

Hilabeteak daramatza martxan Alegia Zainduz prozesu parte hartzaileak. Adinekoen zaintza erdigunean jartzen duen ekimen honetan, herriko eragile ugarik hartu dute parte Udalaren koordinaziopean eta fase ezberdinak garatu dira, aipatu kide horiek guztiek osatu duten Zaintza Mahaian. Herritarrek zaintzaren inguruan zuten iritzia emateko galdetegi bat erantzuteko aukera izan zuten hasieran eta horrek, Alegiak zaintzaren inguruan duen argazki bat egiteko balio izan zuen.
Bertan jasotakoekin eta zaintzaren inguruan inplikazio zuzena duten eragile ezberdin ugariren ekarpenekin, Zaintza Mahaiak behar ezberdinak identifikatu ditu eta hemendik aurrera egin beharreko esku hartze ezberdinekin Zaintza Plana osatu du. Beronen berri herritar guztiei emateko helburuz, Zaintza Planaren aurkezpen irekia egingo da urtarrilaren 22an, osteguna, 16:30ean kultur etxean eta herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatuko zaie, aurrera begira emango diren urratsen berri zuzenean jaso dezaten.