Berriak
Atzealdea

Urtarrilaren 27an Ekain pailazoak ‘Aho bete hortz’ ikuskizuna eskainiko du zinean

17:00etan hasiko da eta haurrei zuzenduriko emanaldi berri bat izango da neguko egitarauaren baitan

2023·01·20


Urtarrilaren 27an, ostirala, haurrei zuzenduriko ekintza berri bat eskainiko da Neguko Kultur Egitarauaren baitan. Ekain pailazoak ‘Aho bete hortz’ ikuskizuna eskainiko du zinean 17:00etatik aurrera. Pailazo, malabarista eta aktore azpeitiarrak txikienak aho zabalik uzteko moduko emanaldia eskainiko du. Emanaldi horretarako sarrerak urtarrilaren 23an jarriko dira salgai kultur etxean hiru euroko prezioan.