Berriak
Atzealdea

Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra ‘Ukitzeko artea’ erakusketa egongo da ikusgai kultur etxean

Areto nagusian ikusi ahal izango da 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian

2023·01·24


Urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra ‘Ukitzeko artea’ erakusketa egongo da zabalik kultur etxeko areto nagusian. Erakusketaren helburua, irisgarritasunaren gaia gero eta publiko gehiagorengana helaraztea da eta artea hezkuntza-tresna gisa duten jardueren bidez sustatu nahi da.

Ikusmen urritasuna duten pertsonei artelanak ezagutzeko aukera ematen dien teknika aitzindari bati esker, Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma iraunkorreko maisulanen artean aukeratutako zortzi koadro dira hezkuntza proposamen horren parte. Teknika horrek irudi lauei testurak eta erliebeak ematen dizkie bereizmen handiko argazkietatik abiatuta eta ‘Didú’ izeneko teknikarekin egin da.

Erakusketak zortzi lan horietara ukimenez hurbiltzea proposatzen du, baita ikusmen urritasuna duten pertsonei eta bestelako esperientzia artistiko bat bizi nahi dutenei zuzenduriko esperimentazio tailer batera ere.

Erakusketa 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara ikusi ahal izango da.