Berriak

Atzealdea Urtarrilaren 31n Bizkarsoro pelikula eskainiko da zinean 19:00etan

Intxurre elkarteak antolatutako ekintza da Josu Martinezek zuzendutako filma ikusi ahal izango da

2024·01·25


Urtarrilaren 31n, asteazkena, Bizkarsoro pelikula eskainiko da zinean 19:00etan. Josu Martinezek zuzendutako pelikula da eta Intxurre elkarteak antolatu duen ekitaldia izango da.

Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.