Berriak
Atzealdea Urtarrilaren 31ra bitartean martxan izango da kultur etxeko bazkide txartelen berritze kanpaina
2023·01·03
Alegiako Udalak martxan du urtarrilaren 31ra bitartean Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko 2023ari begirako kanpaina. Jarraian duzue kontua helbideratuta dutenen eta ez dutenen arteko ordainketa modu ezberdinei buruzko informazioa.
ORDAINKETA HELBIDERATUTA DUTEN BAZKIDEAK
Lehen kuota otsailaren hasieran kargatuko zaie, helbideratuta duten kontuan. Baja eman nahi duten bazkideek urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi behar dute eta txartela itzuli kultur etxean.
ORDAINKETA HELBIDERATU GABE DUTEN BAZKIDEAK
Kontu zenbakia eman gabe dutenek eta 2023an bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, urtarrilaren 31a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.
PREZIOAK
ALEGIAN ERROLDATUAK
| BAZKIDE MOTA | PREZIOA |
| Familiarra | 160€ |
| Heldua | 103€ |
| Hobariduna | 64€ |
ALEGIAN ERROLDATU GABEAK (Erroldatuen kuota + %30)
| BAZKIDE MOTA | PREZIOA |
| Familiarra | 208€ |
| Helduak | 134€ |
| Hobaridunak | 83€ |
Hilabeterako bazkide egiteko aukera ere badago, 20 euroko prezioan.
Informazio edo argibide gehiagorako kultur etxera jo daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.