Berriak

Atzealdea Urtarrilaren 3an gizonezko profesionalen eta afizionatuen eskuzko pilota partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Promozio txapelketako neurketa bat jokatuko da eta 10 urtetik gorakoek sarrera ordaindu beharko dute

2019·12·27


Urtarrilaren 3an, ostirala, pilotari profesionalen eta afizionatuen pilota jaialdi bat jokatuko da 19:00etatik aurrera Elorri  pilotalekuan. Gizonezkoen bi partida jokatuko dira. Lehenik afizionatuak ariko dira eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak Elolarekin osatuko du bikotea Expositoren eta Telletxearen aurka jokatzeko. Ondoren profesionalen txanda izango da. Promozio mailako binakako txapelketan, Arteaga eta Urretabizkaia Salaberriaren eta Garmendiaren aurka ariko dira.

Jaialdi horretarako sarrerek prezio ezberdina izango dute adinaren arabera. Horrela, 10 eta 16 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte, 16 urtetik gorakoek 10 euro eta Intxurreko pilotariek eta 10 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute.