Berriak

Urtarrilaren 5ean errege magoak Alegiara iritsiko dira

16:30etik 17:30era zinean egongo dira eta haurrek eskutitzak uzteko aukera izango dute

2021·01·02


Errege magoak Alegian izango dira urtarrilaren 5ean, asteartea. 16:30etik 17:30era bitartean zinean egongo dira eta hala nahi duten haurrek erregeak ikusteko eta eskutitzak uzteko aukera izango dute. Ez da erregeena hurbiltzerik izango. Beraiek egongo diren lekuaren aurretik igaro eta agurtu ahal izango dira. Une oro distantziak errespetatzea eta antolakuntzak ezarritako segurtasun neurriei kasu egitea eskatzen da, pilaketak ekiditeko.